2016-02-23 - Enpresarean
Enpleguaren gaineko ikuspegi sektorialak euskal ekonomian izeneko txostena landu du Laboral Kutxak. Joseba Madariaga txostenaren egile eta Ikerketa Departamentuko zuzendariak txostenaren aurkezpen prentsaurrekoan azaldu zuenez, biztanleria zahartzeak "aukerak" ekarriko ditu enpleguaren ikuspegitik.
Pertsonentzako zerbitzuak "indartu"
2024. urtera bitartean 302.084 lanpostu sortuko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta horietatik %80 erretiroa hartuko duten langileak ordezkatzeko izango dira. Horrez gain, gizartea zahartzearen ondorioz, pertsonentzako zerbitzuen sektorea "indartu" egingo da, "joera demografiko horiek eskari berriak sortuko" baitituzte, txostenak dioenaren arabera. Esparru horretan sartuko litzateke, esaterako, pertsonen zaintza eta osasunari eta kirolari lotutako lanpostuak.
Sektore berdeak eta ekonomia zirkularra
Bestalde, txostenaren arabera, ezagutzaren ekonomiarekin eta iraunkortasunarekin lotutako "industria berria" (sektore "berdeak", ekonomia zirkularra eta abar) aukera-eremu zabala izango da, gertuko etorkizunean, lanpostu berrientzat.
Gainkualifikazio handia
Etorkizuneko lan eskaintzaren inguruko txostenak, bestalde, beste errealitate bat ere azaleratu du: Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egun dagoen biztanleria okupatuaren artean gainkualifikazio "handia" dago. "Prestakuntza eta kualifikazioa funtsezko elementuak dira enplegu iraunkorra bermatzeko Europa osoan, baina EAEk gainkualifikazioari lotutako egiturazko arazoa dauka", txostenaren arabera.
Goi mailako ikasketak dauzkaten pertsona gehiago daude, beraz, erdi mailakoak dituztenak baino. Eskariaren eta eskaintzaren arteko desoreka sortzen du ikasketa mailen arteko banaketa horrek, eta erdi mailako ikasketak dituzten profesional «gehiago» behar direla azpimarratu du. Horrez gain, emakumeak ez dira industriari lotutako ikasketetara lerratzen, eta datozen urteetan egoera horri ere aurre egin beharko zaio, Madariagaren arabera.
Estekak:
(Argazkian: Joseba Madariaga, Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Julio Gallastegi euskal kreditu-kooperatibako zuzendari nagusia)
Joseba Madadiaga, Ángel Toña eta Julio Gallastegui txostenaren aurkezpena hasi aurretik - See more at: http://prentsa.laboralkutxa.com/ezagutzari-lotutako-industriak-eta-bezeroaren-hurbileko-zerbitzuak-izango-dira-enpleguaren-eragileak/#sthash.DvNrZA6R.dpuf