2016-03-08 - Enpresarean
Lea-Artibai eskualdean, Apirilean zehar, 20 eta 35 urte bitarteko gazteek konpetentzia ezberdinetan gaitzeko ikastaroa egingo dute. Ondoren enpresetan formakuntza praktikaldia eskainiko zaie.
Edozein enpresa interesatuk izena eman dezake bere perfileko gazte bat hartu nahi badu bi hilabete inguruz. Informazio gehiago: www.leartibai.com (Hazilan)
Informazio orokorra:
Enpresa-proiektu baten arrakastaren gakoa pertsonak dira. Merkatuan lehiatu ahal izateko ezinbestekoa da ondo
gaitutako, enpresa proiektuan inplikatutako eta behar bezala motibatutako lantalde bat izatea. Horregatik,
pertsonak egoki hautatu eta kudeatzea funtsezkoa da enpresarentzat.
HAZILAN proiektuak enpresaren premiak identifikatu eta proiektuarekin nahiz enpresaren hazkundearekin
inplikatutako lantaldeak sortzeko behar diren konpetentziak eta gaitasunak emango dizkie pertsonei.
Informazio gehiago: www.hazilan.eus
HAZILAN proiektua Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboan kokatzen da. Proiektu horren
finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal
Elkartea) koordinatzen du.