Berriakrss

Bilera-deia: Nola jarri publizitatea euskaraz Twitterren
Ikastaroa

Bilera-deia: Nola jarri publizitatea euskaraz Twitterren

2016-05-03 - Enpresarean

PuntuEus elkarteak antolatu du bilera, publizitatea euskaraz Twitterren nola jarri azaltzeko helburuarekin. Bilera euskaraz iragarkiak egin nahi dituzten enpresa eta erakundeei dago zuzenduta. Baita komunikazioaren arloko profesionalei ere. Bilera irekia eta doakoa da.

Twitter 40 hizkuntzatan dagoen arren 15 hizkuntzatan baino ez ditu onartzen iragarkiak; eta, ondorioz, euskal enpresek ezin izan dituzte iragarkiak jarri. Twitterrek Euskara inplementatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, baina ezin dute eperik zehaztu. Bien bitartean, euskal enpresek euskarazko iragarkiak jarri ahalko dituzte Twitter eta PuntuEUS Fundazioaren arteko hitzarmenari esker. Horrela, bilera honetan prozeusua azaltzeaz gain, Twitterren euskarazko iragarkiak jarri nahi duten enpresen zerrenda osatuko du PuntuEUSek eta Twitterri pasako dio bere kontuarekin erlazionatu eta haien iragarkiak onar ditzan.

Gaia: Nola jarri publizitatea euskaraz Twitterren 

Eguna: maiatzak 9, astelehena

Ordua: 10:00 -11:00

Tokia: Garate Innogunea, Deustoko Unibertsitatea

Mundaiz bidea, 50. Donostia

IZENA EMAN