Berriakrss

Nola jarri publizitatea euskaraz Twitterren
Euskara eta enpresa

Nola jarri publizitatea euskaraz Twitterren

2016-05-13 - Enpresarean

Twitter 40 hizkuntzatan dagoen arren 15 hizkuntzatan baino ez ditu onartzen iragarkiak; eta, ondorioz, euskal enpresek ezin izan dituzte iragarkiak jarri. Twitterrek Euskara inplementatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, baina ezin dute eperik zehaztu. Bien bitartean, euskal enpresek euskarazko iragarkiak jarri ahalko dituzte Twitter eta PuntuEUS Fundazioaren arteko hitzarmenari esker.

Jarraian azalduko dugu nola. Baina, laburbilduz: Twitterrek PuntuEUS Fundazioaren kontuarekin lotuko ditu gure kontuak eta PuntuEUS Fundazioaren kontura sarbidea emango digu. Horrela,

1. Gure kontuan sortuko ditugu iragarkiak

2. PuntuEUS Fundazioaren kontua erabiliko dugu ezarpenak ezarri, segmentatu eta ordainketa egiteko.

Sistema hau erabiliko dugunon ardura mailan eta konfidantzan oinarritzen da. Erakunde bakoitzak bere kanpainak argitaratzeko baino ez du erabiliko sistema hau eta adierazi egin beharko du ze kanpaina egiten dituen.

Fakturazioari dagokionez, Twitterrek PuntuEUSi fakturatuko dizkio faktura guztiak eta honek bakoitzari berearen faktura pasako dio.

Twitterren iragarkiak jarri nahi badituzu eta horretarako Twitterrek zure kontua zuritzea nahi baduzu idatzi helbide honetara:

komunikazioa@domeinuak.eus

twitter-iragarkiak-euskaraz