Berriakrss

Hitzaldia: Migratu zure WordPress webgunea .EUS domeinura, nola egin eta zergatik?
Hitzaldia

Hitzaldia: Migratu zure WordPress webgunea .EUS domeinura, nola egin eta zergatik?

2016-06-06 - David

11 ekaina @ 3:00 pm - 4:00 pm

2014. urtearen amaieraz geroztik, merkatuan eskuragarri dauden domeinu kopurua asko igo da. Sortu diren domeinu berrien artean .EUS domeinua dago, euskara eta euskal kultura Interneten sustatzeko balio duen domeinua. Horregatik, gero eta orrialde gehiago ari dira webgunearen domeinu aldaketa egiten, .EUS domeinua erabiltzen hasteko. Aldaketa egiteko arrazoiak asko izan daitezke: beste domeinuetan libre ez dagoen domeinu bat erabiltzea, posizionamendua hobetzeko, etab.

Hitzaldi honetan zure WordPress webgunea .EUS domeinura aldatzearen abantailak azalduko dira eta hori burutzeko jarraitu beharreko urratsez urratseko gida bat egingo da. Urrats horietan garrantzia nabarmena izango dute WordPress-i egin beharreko aldaketek, baina domeinuaren posizionamendua zaindu eta mantentzeko urratsak ere azalduko dira.

Xehetasunak

Data:
11 ekaina
Ordua:
3:00 pm - 4:00 pm
Ekitaldi kategoriak:
,
Webgunea:
https://2016.bilbao.wordcamp.org/

Antolatzailea

WordCamp Bilbo