Berriakrss

INTERPREST sistema, interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko plataforma teknologikoa
Euskara eta enpresa

INTERPREST sistema, interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko plataforma teknologikoa

2016-09-27 - David



Interprest sistema, interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko plataforma teknologikoa da, Donostia 2016 Fundazioak bultzatu eta Talaios kooperatibak garatutakoa.

Haririk gabeko teknologia baliatuz, mugikorretan oinarritutako komunikazio-sistema erabiltzen du. Interprete edo igorlearen mugikorrak mikrofono txiki baten bidez audioa bidali eta entzuleak edo hartzaileak bere mugikorrean jasotzen du.

Maiatzean aurkeztu zen Interprest eta ordutik hona han eta hemen probatzeko aukera izan dugu. Orain pausu berri bat eman nahi da: 2 gailu eragileen esku utzi interpretazio beharra duten ekitaldietarako.

Gailuaren funtzionamendua azaltzeko tailer praktikoa antolatu da, irailaren 29a osteguna, 18:00ean Donostiako Okendo liburutegian.

Interprest erabilerraza da oso. Lehen aldiz martxan jartzeko prozedura zein den azalduko da tailerrean (ezagutza teknikorik ez da behar), bai eta ekitaldiak nola konfiguratu ere (web bidez).

Interprest webgunea:
http://interprest.io/