Berriakrss

UDALgis: geomatika aplikatuari buruzko I. jardunaldiak
Hitzaldia

UDALgis: geomatika aplikatuari buruzko I. jardunaldiak

2016-09-30 - Enpresarean

Udal txiki eta ertain, mankomunitate, garapen agentzia, eta gisako erakundeentzat interes handikoa izango delakoan, Gislan-ek  geomatika aplikatuari buruzko euskarazko lehen jardunaldia antolatu du.

Datu nahaspila informazio bihurtu eta berau herritarren zerbitzura jartzeko geomatikak eta GIS teknologiak eskaintzen dituzten aukerak azalduko dira UDALgis jardunaldian, beti ere kasu errealetan eta inguruko herrietako esperientzietan aplikatuta. Euskarazko software librearen bidez datu irekiak kudeatzeko aukerak aztertzeaz harago, UDALgis jardunaldiaren bidez adituak eta erabiltzaileak elkartu eta harremanetarako marko egonkorra eskaini nahi da.

Eman izena Gislan-ek antolatuta heldu den urriaren 6an Orona Fundazioan egingo den geomatika aplikatuari buruzko euskarazko lehen jardunaldian. Azpian duzue egitaraua. Doakoa da, ERRESERBATU ZURE PLAZA:

UDALgis: geomatika aplikatuari buruzko I.jardunaldiak