Berriakrss

M. Irizar: "Aitaren suizidioak bizitzari aurre egiten erakutsi zidan"
Enpresarean azoka

M. Irizar: "Aitaren suizidioak bizitzari aurre egiten erakutsi zidan"

2016-10-27 - Enpresarean

Baikortasun eta bizipozaren enbaxadore da Markel Irizar. Hain zuzen, baikortasunaren garrantziaz hitzaldia emango du datorren ostegunean Enpresarean, euskaraz lan egiten duten enpresen azokan.

Markel Irizar, azaroaren 3an Enpresarean Azokan izango dugun baikortasun beteriko txirrindularia, "Faktoria" irratsaioan izan da jardunaldia eta Bizipoz proiektua aurkezten.

Kolpe gogorrei baikortasunez aurre egiten eredu da Markel Irizar txirrindularia. Horixe adierazi digu 'Faktoria' saioan ere.

Enpresarean, euskaraz lan egiten duten enpresen azokaren amaieran baikortasuna izango du hizpide. Bizipoz Oñatin duen kafetegian ere jarrera hori itsasten saiatzen da. Baikortasunaz, ekintzaile izateaz, euskaraz eta oro har bizitzaz hitz egin dugu Irizarrekin. Bere hitzaldia datorren ostegunean, azaroaren 3an, jarraitu nahi izanez gero, www.enpresarean.eus atarian eman liteke izena.

Entzun elkarrizketa osoa hemen.

Oraindik ez duzu Enpresarean Azokako egitarau osoa ezagutzen?

Ikus jardunaldi osoko programa eta animatu parte hartzera!

 

 


Albistearen iturria: eitb.eus