Berriakrss

“Hegemonikoa dena baztertu eta ekintzailetasun sozialeren aldeko apostu egin behar da”
Enpresarean azoka

“Hegemonikoa dena baztertu eta ekintzailetasun sozialeren aldeko apostu egin behar da”

2016-11-14 - Enpresarean

ENPRESAREAN AZOKA - ELKARRIZKETAK III


BEÑAT IRASUEGI

TALAIOS KOOPERATIBA - Arduraduna

 

Herrialde egokia da Euskal Herria ekintzaileentzat?

Momentu honetan, Euskal Herria ez da leku egokia, krisi sakonean gaudelako eta jendea ekintzailetzara modu desesperatuan bultzatzen delako. Hala ere, kultura aldetik, Euskal Herria bada egokia, lan kolektiboaren aldeko jarrera daukagulako.

 
Zeintzuk dira ekintzailetza sustatzeko eredu egokienak?

Eredu egoki batek kooperatibismoari lotuta egon eta hegemonikoa den ekintzailetasunari kontrajarri beharko lioke. Biziraupeneko eredu indibidualari aurre egin eta kultura kolektiboa berreskuratu beharko genuke, ekintzailetza sozialaren alde egiteko.

 
Zer da ekintzaile izatea? zein da hauen DNA?

Egun, ekintzailearen irudia pertsona arrakastatsua eta indibidualarena da, baina hori proiektuen ehuneko txiki bat besterik ez da. Nik ekintzaile sozialaren ezaugarriak nabarmendu nahiko nituzke: aktiboa, burujabe eta autonomoa, gogotsua eta harremanetarako gaitasunarekin.

 
Zeintzuk dira gure herriko ekintzaileen etorkizuneko erronkak?

Batetik, hegemonikoa dena baztertzea eta ekintzailetasun sozialeren aldeko apustu egitea, aberastasun ekonomiko orekatua sortu zein gizarteari ekarpen bat egingo dioena; bestetik, ekintzaile kolektibo izan nahi duenari laguntza publiko gehiago eskaintzea.

 

Hona hemen, Beñat Irasuegik Enpresarean Azokan parte harturiko solasaldiaren bideoa. Laster, Mikel Orobengoaren hitzak. Ez galdu!

 
 
 
 

Aldizkari osoa hemen irakur dezakezu: ikus aldizkaria.