Berriakrss

Jardunaldia: berrikuntza sozialaren bideak
Hitzaldia

Jardunaldia: berrikuntza sozialaren bideak

2017-06-28 - Enpresarean

Urriaren 25ean “Berrikuntza sozialaren bideak” jardunaldia egingo du Emunek Tabakaleran

Berrikuntza soziala gure gizarteak dituen arazo, erronka eta behar berri eta konplexuei erantzun berritzailea ematea dela ulertzen dugu. Justizia soziala eta aukera berdintasuna ditugu helmuga eta horietara heltzen saiatzen gara gure eguneroko jardunean eta gure zerbitzuen bidez.

Horien inguruan arituko gara jardunaldian: ikuspegi orokorra emango digu Yayo Herrerok eta haren ondoren, Euskal Herriko praktika desberdinak entzuteko aukera ere izango dugu. Amaitzeko, mahai ingurua egingo da berrikuntza sozialean erreferente diren kideekin.

Izena emateko aukera uztailaren erdi aldera zabalduko da.

Bide hau ezingo dugu bakarrik egin eta, gainera, ez dugu horrela egin nahi; zurekin batera egin nahi da. Beraz, bidelagun izateko gonbita duzu hau, elkarrekin errazagoa izango baitzaigu amestutako mundu iraunkor eta parekidea eraikitzea.

Gorde ezazu tartetxo bat zure agendan: urriaren 25ean elkarrekin berrituko da.

Informazio gehiago eta egitaraua hemen (Emun)