Berriakrss

Google Analytics tailer praktikoa, euskaraz, Enpresa Digitalaren eskutik
Ikastaroa

Google Analytics tailer praktikoa, euskaraz, Enpresa Digitalaren eskutik

2017-07-10 - Jasone

Google Analytics tresnaren oinarriak ezagutzea gure webgunean gertatzen denari buruzko kontrola hartzen hasteko helburua du tailer praktiko honek. Webgune baten bisiten jarraipena egiten ikasi nahi duen edonori eta Google Analytics tresnan trebezia lortu nahi duen edonori zuzenduta dago.

Tailerraren programa honako hau da: 

  • Tresna web gunearekin integratu
  • Tresna martxan jarri beharrezko datu guztial eskuratzeko Lehenetsitako txosten, dimentsio eta neurketak ezagutu 
  • Tresna jarraipen onena egiteko konfiguratu: Bistak, iragazkiak 
  • Konfigurazio aurreratua: Segmentuak, ekitaldiak, konbertsioa, konbertsio inbutuak, txosten pertsonalizatuak 
  • Konfigurazio gehigarria: Alertak, lasterbideak, txostenak programatzea.

Eguna: 2017ko irailak 19

Ordua: 09:00-14:00 bitartean

Tokia: Garaia Enpresa Digitala, Garaia Berrikuntza Gunea, Goiru 1, 20500 Arrasate/Mondragon

Izena ematea: http://www.spri.eus/euskadinnova/eu/enpresa-digitala-eu/agenda/google-analytics-tailer-praktikoa-euskeraz/13348.aspx