Berriakrss

Deskargatu LKuaderno, lehiakorrak izan nahi duten enpresentzako aldizkaria
Euskara eta enpresa

Deskargatu LKuaderno, lehiakorrak izan nahi duten enpresentzako aldizkaria

2017-07-21 - Enpresarean

LKuaderno atera du Laboral Kutxak, enpresen lehiakortasun eta biziraupenerako koadernoen lehen alea. Aldizkariaren helburu nagusia da lehiakortasunaren inguruko erreminten eta pisten bidez enpresei laguntza eskaintzea.

Lehen ale honetan eta COMPYTE Planari esker, orain arte  COMPYTE erremintan parte hartu duten enpresen emaitzak eta lehen ondorioak erakusten dira. Datu horien bitartez, hainbat ikaskuntza lortu dira, hemen azalduko direnak, eta zenbait apunte nazioartekotzearen eta kultura-aniztasunaren garrantziaren inguruan, Iñaki Garmendiari, EGA Masterreko Chief Industrial Officer-ari, egindako elkarrizketa batean.

Beraz, xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzue, aldizkaria deskarga dezakezue esteka honetan, edo nahiago baduzue, bidali zuen e-maila hello@bancaparaempresas.com helbidera, eta nahiago duzuen hizkuntzan (euskaraz edo gazteleraz) jasoko duzue.