Berriakrss

Enpresarean foroa

'Irrien Lagunak, irriak baino zerbait gehiago' zuzenekoa Enpresarean TB kanalean

2019-01-29 - Enpresarean

'Irrien Lagunak, irriak baino zerbait gehiago'

Irrien Lagunak klubetik, Garazi Urrusolo eta Nerea Gartzia izango ditugu Enpresarean TB kanalean. Bikoteak zuzenekoa eskainiko digu ostegun honetan, urtarrilaren 31n 11:00etan.

Irrien lagunak, irriak baino zerbait gehiago izenburupean, klubaren nondik norakoak azalduko dituzte.

Gogorarazten dizuegu edozein momentutan konektatu zaitezketela Enpresarean TB zuzenekoa ikustera eta, ondoren ere, bideoa eskuragarri izango duzuela.


Irrien Lagunak-ek Bai Euskarari Ziurtagiria (Zerbitzua eta Lana euskaraz) dauka.