Berriakrss

Eskola, familia eta komunitatea, Hik Hasi egitasmoaren zutabeak
Enpresarean TB

Eskola, familia eta komunitatea, Hik Hasi egitasmoaren zutabeak

2019-05-27 - Enpresarean

Hik Hasiko Ainhoa Azpirotz Eizmendik eta Arantzazu Muñoa Errastik zuzenekoa eskaini zuten maiatzaren 24an, Enpresarean TB kanalaren bitartez. Hik Hasi Euskal Heziketarako Egitasmoaren berri eman zuten zuzenekoan.

Euskal Herriko irakasleen arteko hartu-emana areagotu eta hezkuntza-beharrak asetzeko jaio zen Hik Hasi Euskal Heziketarako Egitasmoa. Hasieran Hik Hasi aldizkaria sortu zuten eta gero etorri dira asteburuetako jardunaldiak, udako topaketak, bidaia pedagokikoak... Euskal Herri osoko hezkuntzako profesionalei zuzendutako formazioak eskaintzen dituzte, euskara ardatz izanik. Izan ere, euskarazko irakaskuntzari bultzada ematea da egitasmoaren helburua.

Pedagogia aktiboak landu izan ditu Hik Hasik hasieratik, umea erdigunean jartzen dituzten hezkuntza proiektuak, eta kanpoko zen hemengo iturrietatik edaten dute.  Hezkuntzako profesionalei zuzendutako formazioak eskaintzen badituzte ere, egitasmoaren zutabea ez da eskola bakarrik. Hiru zutabe dituzte: hezkuntza formala; familia; eta komunitatea edo herria. Horiei erantzuteko lantzen dituzte, esaterako, familiei zuzendutako materialak, Hazi Hezi aldizkaria eta Herri Hezitzailea ekimena.

Hik Hasiren Udako Topaketek 20 urte betetzen dituzten aurten eta ikastaro interesgarriak antolatu dituzte, baita urteurrena ospatzeko egun osoko jardunaldia ere.

Hemen ikusgai duzue Ainhoa Azpirotz Eizmendik eta Arantzazu Muñoa Errastik eskainitako zuzenekoa:

Hik Hasi Euskal Heziketarako egitasmoak Bai Euskarari ziurtagiria du, ziurtagiriaren 'Zerbitzua eta lana euskaraz' maila.