Berriakrss

Webinarra:
Ekonomia

Webinarra: 'Covid-19 eta ondoren zer? Gogoeta bat Euskal Herritik' liburuaren aurkezpena

2020-12-01 - Enpresarean

Ekonomisten Euskal Elkargoko Euskara Komunitateak antolatu du webinarra, UPV/EHUrekin lankidetzan. Abenduan 3an izango da, 18:30etatik 20:00etara. Doakoa da baina izena eman behar da ondorengo estekan:

IZEN-EMATEA

EGITARAUA

18.30 Ongi etorria. (Ekonomisten Euskal Elkargoko Euskara Komunitea).

18.35 TMeLab eta liburuaren aurkezpena (Urko Aiartza).

18.50 Normalitate berrirako agroekologia feminista (Mirene Begiristain).

19.10 Covid-19aren krisia eta ekonomia globala: erronken azelerazioa (Andoni Eizagirre).

19.30 Galderak.

20.00 Amaiera. (Leire Urcola, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko, Gipuzkoako atalean, Euskararen ardura daraman Dekanordea).

HIZLARIAK

Aiartza Azurtza, Urko (Donostia, 1970) Zuzenbidean lizentziatua (EHU) eta Konfliktologian masterra (UNITAR). Gipuzkoako Abokatu Elkargoko abokatua da 1994 geroztik. 2011-2015 artean senataria Madriden. 2017tik aurrera European Institute of Peace EIPko Sennior Adviser. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintzarako Laborategiko zuzendaria.
 
Begiristain Zubillaga, Mirene (Andoain, 1972) Gaur egun Getarian bizi da. Ekonomian doktorea da eta 1998. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa Fakultatean irakasle eta ikerketa lanetan dihardu. Bere ikerketa agroekologia eta elikadura sistemako eremuan garatzen du.
 
Eizagirre Eizagirre, Andoni (Zarautz, 1979) Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna da, gradu bereziarekin, eta Filosofian doktorea. Mondragon Unibertsitateko irakaslea da eta “Herrigintzaren berrikuntzan” graduondokoaren koordinatzailea ere bada.

IZEN-EMATEA

Informazio gehiago: Ekonomistak.eus

 

Argazkian, Urko Aiartza eta Iratxe Esnaola liburuaren aurkezpenean. Egilea: ELKAR