Berriakrss

Enpatikonomia Jardunaldia, martxoaren 25ean
Hitzaldia

Enpatikonomia Jardunaldia, martxoaren 25ean

2022-03-18 - Enpresarean

Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia eta ardatz hori hartuta, datorren martxoaren 25ean ostiralean, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako enpresei zuzendutako jardunaldia egingo da Oiartzungo Zinealdean. Oarsoaldea Garapen Agentzia Bai Euskarari komunitateko kide da eta 'Zerbitzua eta Lana Euskaraz' ziurtagiria du.

Enpatikonomiak jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen ditu, haiekiko enpatiaz eta ez apatiaz jardunez. Izan ere, gure inguruko pertsonak eta errealitatea ongi egoteak eta ongi sentitzeak gure negozioan eragin positiboa dauka, dudarik gabe.

Enpatikonomia ardatz hartuta, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako hiru ordu eta erdiko jardunaldia da. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera izango da.

Jardunaldia martxoaren 25ean ostiralean izango da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:30era, Zinealdeako Chaplin aretoan. Jardunaldia gaian interesa daukaten enpresa guztientzat irekia da eta formulario hau bete beharko dute izena emateko.

Hemen duzue egitaraua: https://www.oarsoaldea.eus/-/enpatikonomia-enpresentzako-jardunaldia-martxoaren-25ean