Berriakrss

Testua ahots bihurtzeko aukera 6 hizkuntzatan, Elhuyarren eskutik
Teknologia

Testua ahots bihurtzeko aukera 6 hizkuntzatan, Elhuyarren eskutik

2023-07-20 - Enpresarean

Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoak (TTS) sortu eta sei hilabetetara, bi berrikuntza esanguratsu aurkeztu ditu. Bata, testua ahots bihurtzeko aukera 6 hizkuntzatan; bestea, testu-kutxa erabilita edozein eduki entzun ahal izatea.

Aurrerantzean, beraz, Elhuyarren hizketa-sintesiko sistema 6 hizkuntzatan erabili ahal izango da: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Horrela, erabiltzaileek dokumentuak zein testu solteak ahots bihurtzeko aukera zabalagoa izango dute. 

Testua entzuteko aukera eskaintzen duen kutxa da beste funtzionalitate berria, edozein eduki nahi den ahotsarekin entzun ahal izateko kutxa. Behin ttsneuronala.elhuyar.eus webgunean sartuz gero, TTSa probatu botoia sakatu, eta han agertuko da kutxa. Oso erraza da erabiltzen: testua idatzi, hizkuntza eta ahotsa aukeratu, eta berehala jasoko dugu testuaren audioa. Dokumentu bat plataformara zuzenean igota ere izango dugu aukera ahots bihurtuta jasotzeko. 

Informazio gehiago Elhuyarren webgunean.

Elhuyar Bai Euskarari komunitateko kide da eta 'Zerbitzua eta lana euskaraz' ziurtagiria du.