2025-05-22 - Agenda

Enpresa produktibitaterako adimen artifizialeko laguntzaileak sortzea

Enpresa Digitala

2025-05-22 (09:00 - 00:00)

Ezagutu nola sortu AAko laguntzaile pertsonalizatuak enpresa produktibitatea bultzatzeko.

5 orduko ikastaro honetan, OpenAI, NotebookLM, Copilot Studio, Hugginface eta Langchain bezalako plataformak erabiltzen ikasiko duzu irtenbide praktikoak garatzeko, datuen analisietarako eta bezeroaren arretararako ere bai. Eraldatu zure negozioa adimen artifizialarekin!

Info gehiago

Angular tresnarekin web-aplikazio modernoak eta eskalagarriak sortzen ikasteko hastapen-ikastaroa

Enpresa Digitala

2025-05-22 (09:00 - 00:00)

Angular tresna web-aplikazio modernoak, modularrak eta eskalagarriak sortzeko framework bat da, besteak beste, Typescript eta HTML teknologiak baliatzen dituena.

Info gehiago

EdgeAI: Adimen artifizialaren eginkizuna sare-ertzeko soluzioetan (Online)

Enpresa Digitala

2025-05-22 (09:30 - 00:00)

Adimen artifizialean oinarritutako soluzioak enpresa-sarean pixkanaka zabaltzen ari diren arren, sarearen ertzeko gailuak ez dira oso erabiliak datu-proiektuetan. Gailu horiek datu-prozesatze azkarragoa eta eraginkorragoa eskaintzen dute, eta hori funtsezkoa da latentzia faktore kritikoa den inguruneetan.

Gainera, kalkuluak egiteko eta erabakiak denbora errealean hartzeko gaitasuna dutenez, gailu horiek ezin hobeak dira berehalako erantzuna behar duten eta hodeirako konektagarritasunaren mende egon ezin diren aplikazioetarako. Hitzaldi honetan, adimen artifizialean oinarritutako soluzioen eta sare-ertzeko gailuen (Edge Computing) eta Internet of Things gailuen (IoT) arteko intersekzioa aztertuko dugu, aprobetxamendu hobea lortzeko eta asmo handiagoko erronkak lortzeko.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2025 apirila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
 56
1213
17181920
2122232425
26
27