Ekitaldiak

Enpresarean Foroa San Mamesen: 'Kirolaren balioak lan munduan' (2022-09-29)

Enpresarean Foroa San Mamesen: 'Kirolaren balioak lan munduan' (2022-09-29)

2022ko irailaren 29a kirola eta lan mundua batu genituen Enpresarean Foro berezi batean. Bai Euskarari Elkarteak eta Athletic Fundazioak antolatuta, laneratzerako orduan kirolean lantzen diren balioek duten garrantziaz jardun genuen.

Nora Kortabarriak gidatu zuen saioa eta hiru zati izan ditu. Lehen zatian, kirolarekin lantzen diren balioak zein diren azaldu zizkigun Athletic Fundazioko Igor Arenazak. Ondoren, kirolaren esparruan lan egiten duen Athlon enpresaren testigantzak jaso genituen. Amaitzeko, Athletic Clubeko bi jokalari izan genituen gurekin beraien esperientziaren berri emateko: Eli Ibarra eta Eider Arana.