Ekitaldiak

Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian (2023-05-24)

Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian (2023-05-24)

Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian (2023-05-24)

2023ko maiatzaren 24an, 9:30etik 11:30era, Irungo Ficoban.

Euskal Herriaren egoera berezia da arrazoi askorengatik, horietako bat bi “estatupean” egotea delarik. Honek, Euskal Herri mailako lankidetzak garatzeko orduan berezitasunak ekartzen ditu, legeak, diru-laguntzak, lan egiteko moduak,... desberdinak direlako mugaren alde bakoitzean.

Foro honen bitartez lan egiteko moduak, mugaz gaindiko lan harremanak garatzeko baliabideak, erraztasunak eta harreman horietan euskarak duen papera aztertu nahi ditugu.

Horretarako alde batetik, administrazio publikotik bi lurraldeetako harremanak sustatzeko egiten den lanean euskarak duen papera aztertu nahi dugu eta, beste alde batetik, bi eremuetan lan egiten duten enpresen esperientzia eta testigantzak ezagutu nahi ditugu.

Egitaraua eta parte-hartzaileak

9:30-9:40 Aurkezpena.

9:40-9:55 Marie Heguy-Urain, « Euroeskualdeko hiritartasuna » proiektuen kudeatzailea. Lankidetzak sustatzeko dauden baliabide publikoez arituko da, besteak beste.

9:55-10:10 Beñat Irasuegi Ibarra, Talaios kooperatibako kidea. Translanekin proiektua aurkeztuko du.

10:10-10:40 Kafea

10:40-11:20 Enpresen arteko solasaldia. Parte-hartzaileak: Onintza Agirre (Latzondo tresnak) eta Pierre Bastres (Antola Cooperation).

IZEN-EMATEA