Sor itzazu soluzio digitalak programatu gabe OpenAI ChatGPTrekin
Enpresa Digitala
2023-11-29 (09:00 - 00:00)
Etengabe aldatzen ari da mundu digitala, eta adimen artifiziala (AA) kontzeptu futurista izatetik gure eguneroko bizitzako hainbat arlotako funtsezko tresna izatera igaro da. Adimen artifiziala aldatzen ari da teknologiarekin interakzioan aritzeko dugun modua eta eguneroko erronkei aurre egiteko modua. Hala ere, beti izan da erronka teknologia hori programazioan esperientziarik ez dutenentzat eskuragarri jartzea. Hor kokatzen da ikastaro hau.