Enpresarean Azoka Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bi urtean behin antolaturiko jardunaldia da.
Enpresareanen helburua euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen saretze eta elkarlana sustatatzea da; hori horrela izanik, aurten, laugarren aldiz Enpresarean Azoka martxan jarriko dugu. Aurreko urteetan bezala, honen xedea da elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta euskararen erabilerak negozio munduan dituen onurak agerian uztea.
Enpresarean Azokaren bidez enpresen arteko elkarlana sustatu nahi da, proiektu berriak abiarazteko gune izan nahi du, eta hornitzaile eta bezero berriak topatzeko aukera paregabea izango da. Beste edizioetan bezala, aurtengoan ere, sektore guztietako enpresek hartuko dute parte eta harreman profesional interesgarriak egiteko aukera izango dugu.
Saretze profesional horretan, euskara giltzarria izango da, guztien elkargune. Euren produktu edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituztelako batzuek edota euskaraz lan egiten dutelako besteek.