Lege oharra

Lege oharra

Lege oharra

Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.enpresarean.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

  • Izen soziala: Bai Euskarari Elkartea
  • I.F.Z.: G20948915
  • Helbidea: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa)
  • Telefono zenbakia: 943 59 21 48
  • Helbide elektronikoa: info@baieuskarari.eus
  • AS/G/13447/2007 zenbakiarekin inskribatuta EAE-ko Elkarteen Erregistro Orokorrean

Euskararen Gizarte Erakundeen Bai Euskarari Elkartearen (aurrerantzean "Bai Euskarari Elkartea" edo "Tratamenduaren Erantzulea") helburua euskararen normalizazio-prozesuak azkartzea da.

1. Baldintza Orokorrak

www.enpresarean.eus webgunea Bai Euskarari Elkartearen jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika- sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Bai Euskarari Elkarteak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Bai Euskarari Elkarteak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Bai Euskarari Elkarteak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Erregistroa

Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, gune pribatuan sartzeko) beharrezkoa da datuak ematea. Zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai hasierako harreman, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.

Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Bai Euskarari Elkarteak, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

Webgune honetan izena ematean edota saio hastean esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela Bai Euskarari Elkartearen baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, Bai Euskarari Elkartearen legezko interesan oinarrituta eta interesdunak modu zentzudunean espero lezakeenean oinarrituta, Bai Euskarari Elkarteak bere zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste erakunde batzuen zerbitzuei buruzko jakinarazpenak bidaliko ditu, nola posta arruntez, hala baliabide elektronikoen bitartez. Erabiltzaileak edonoiz erabili dezake tratamendu honen aurka egiteko eskubidea.

Erabiltzaileak borondatez burutuko du izen ematea. Nolanahi ere, erabiltzaileak noiznahi eskatu ahal izango du zerbitzu horretan baja emateko. Horretarako, idazki bat bidali beharko du Bai Euskarari Elkartera, edo bestela, elkarteak horretarako jarritako beste edozein bitarteko erabili ahal izango ditu.

3. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Bai Euskarari Elkartearenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.

Webgune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Tratamenduaren Erantzuleak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Tratamenduaren Erantzulearen jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.

Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

4. Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Tratamenduaren Erantzuleak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

5. Jurisdikzioa

Bai Euskarari Elkartearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Bai Euskarari Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2024 abendua hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
6
78
1415
1819202122
23242526272829
3031