Ekitaldiak

Enpresarean Foroa

Enpresarean Foroa

Enpresarean Foroa

Enpresarean proiektuaren zati bat da FOROA. Enpresen eta profesionalen arteko hausnarketa eta elkarrekintzarako gune bat da. Enpresarean FOROaren formula da aditu bat(zu)en eskutik (gosari-)hitzaldi bat eskaintzea, ideiak eta hausnarketak partekatzen lagunduko duena, eta ondoren elkarlana bideratzeko topagunea. Enpresarean FOROen bidez, enpresen eta profesionalen arteko harremanen maiztasuna handitu eta eremu geografikoa zabaldu nahi dugu, Euskal Herri osoan egoteko eta, topaketa izateaz gain, enpresa ikuspuntutik zerbait ikasteko aukera ere eskaini nahi dugu.