Grafana, azken belaunaldiko denbora errealeko aginte-panela
Enpresa Digitala
2024-05-08 (09:00 - 00:00)
Informazioa denbora errealean bistaratzea lehentasun bat da gaur egungo monitorizazio-inguruneetan. Orain dela gutxi arte, kostu handiko eta bistaratze-kalitate txikiko sistemetarako erreserbatuta egon da eremu hori, edo, bestela, ad hoc garatzea eskatzen zuten kode irekiko sistemetarako, zeinek, kode eta liburutegi elkartuak erabiltzen dituztenez, garapen-kostu handia baitzuten. Grafanak bi mundu horietako onena bildu du, eta garapenak koderik gabe eta bizkor egiteko aukera ematen duen kode irekiko tresna bat eman digu, kalitate gorenekoa.