2024-06-10 - Agenda

Zapier & ChatGPT efizientzia automatizatzeko binomio perfektua

Enpresa Digitala

2024-06-10 (09:30 - 00:00)

Inoiz galdetu diozu zeure buruari nolakoa izango litzatekeen zure lana ia bakarrik egingo balitz, zuk benetan axola duen horretan fokua jartzen duzun bitartean?

Ikastaro hau automatizazio tresnak eta adimen artifiziala ahalik eta gehien aprobetxatu nahi dituzten profesionalentzat diseinatuta dago, haien lan fluxua eta negozio eragiketak optimizatzeko. Ikasturte honetan, parte-hartzaileak Zapier eta ChatGPTn murgilduko dira, aplikazio ezberdinen arteko sinergiak sortzen ikasiz, ohiko zereginak automatizatzeko eta baliozko beste zeregin batzuetarako denbora baliotsua askatzeko.
 

Info gehiago

Industria-prozesuetako neurona-sare trinkoak: teoria eta aplikazio praktikoak

Enpresa Digitala

2024-06-10 (09:00 - 00:00)

Ikastaro honen helburu nagusia sare neuronal baten funtzionamenduaren oinarriak ezagutzea da, eta sare neuronal trinko bat ezarri ahal izatea industria-arloko iragarpen-arazo baterako.

Alderdi teoriko eta praktikoak bilduko ditu metodologiak. Lehenik eta behin, sarrera teorikoa emango da, neurona-sare trinko baten barne-funtzionamendua eta eredu hori nola entrenatzen den azaltzeko. Ondoren, iragarpen-problemak planteatzeko industria-datuen adibide batzuk erakutsiko dira. Eta, azkenik, zenbait azterketa-kasu erabiliko dira mundu errealeko agertokietan nola aplikatzen den erakusteko, parte-hartzaileek industria-prozesuetan dituzten ezagutzak transferitzeko aukera izan dezaten.

Info gehiago

AA sortzaileko soluzioak Flowise eta ChatGPTrekin garatzearen hastapenak (Online)

Enpresa Digitala

2024-06-10 (09:00 - 00:00)

Gaur egungo aroaren ezaugarri nagusia aurrekaririk gabeko aurrerapen teknologikoa da. Testuinguru horretan, Flowise agertu da: AA sortzailean oinarritutako soluzioak garatzeko koderik gabeko tresna. Flowisek aukera ematen du ChatGPTren moduko AA sortzaileko ereduak enpresa-proiektuetan erraz txertatzeko, bai eta AAko ereduak integratzen dituzten produktuak garatzeko ere.

Flowiserako sarrera-jardunaldi hau bereziki diseinatua dago AA guztion eskura jartzeko, trabak gaindituz eta harenganako sarbidea demokratizatuz. Jardunaldiaren abiapuntua erabilerraztasuna eta aplikazio praktikoa da. Hala, programazioan esperientziarik ez dutenentzat ere egokia den sarrera bat egiten du AAren munduan.

Info gehiago

RAG sistemen hastapenak: ChatGPT eta hizkuntza-ereduak indartzeko gakoa (online)

Enpresa Digitala

2024-06-10 (11:30 - 00:00)

RAG (retrieval-augmented generation) tekniken sarrerako jardunaldi honetan, adimen artifizial (AA) testu-sortzailearen aro berria markatzen ari diren ereduentzako (adibidez, ChatGPT) lan-esparru bati helduko diogu.

RAG sistemek aurrekaririk gabeko lotura estua dute funtsezko bi ahalmenen artean: hizkuntzaren sorkuntza aurreratua (adibidez, ChatGPT) eta informazio-iturri itzel horiek denbora errealean atzitzea. Integrazio horri esker, hizkuntza-ereduek aldez aurreko entrenamendu zabalak baliatzen dituzte, eta, horrez gain, uneko datuak eta gertaerak sartzen dituzte erantzunetan. Ondorioz, edukia sortzeko ahalmena inoiz baino doiagoa eta adierazgarriagoa da, eta inoiz baino lotura handiagoa du testuinguruarekin.

Info gehiago

Zereginen automatizaziorako sarrera Zapier eta IA Generativarekin (ChatGPT)

Enpresa Digitala

2024-06-10 (15:30 - 00:00)

Sarrera saio hau parte-hartzaileei lan fluxuen automatizazioan liderra den Zapier erabiltzen erakusteko diseinatuta dago, ChatGPT eta adimen artifizial sortzaileko beste teknologia batzuk integratzeko. Ikuspegi praktiko eta aplikatuaren bidez, parte-hartzaileek beren lan-prozesuetan produktibitatea eta berrikuntza hobetuko duten automatizazio eraginkorrak sortzen ikasiko dute, Zapier eta ChatGPTi esker.

Info gehiago

Barnetegi Teknologiko - Aztertu zure datuek Power BIrekin hasieratik bukaera arte

Enpresa Digitala

2024-06-10 (09:00 - 00:00)

Datuak eta hauen tratamendua alderdi kritikoa bilakatu dira enpresen ezagutzaren eremu guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stockak, produktibitatea, errendimendua, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digital ekintzen jarraipena, web analisia, sare sozialak…). Gero eta handiagoa da merkatuan dauden datu inteligentzia eta analisi tresnen eskaintza, hauen helburua da soluzioa ematen ahalegintzea enpresa hauek duten analisi eta bistaratze beharrari.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2024 abendua hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
678
1415
1820
21
22
23242526272829
3031