2024-07-27 (10:30 - 00:00)
OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean
Gaur egun, gorakada handia izan da adimen artifizialaren eremuan sartzen diren tekniken bidezko datu-ustiapenean. Gorakada hori are nabarmenagoa izan da AA sortzaileko ereduak agertu direnetik, hala nola ChatGPT.
Datuak, baina, duela ehunka urtetik erabiltzen dira ziurgabetasuna txikitzeko eta ezagutza sortzeko. Datuen erabilera ez da adimen artifiziala agertzean hasi, eta datuekin erlazionatuak dauden gaur egungo problema guztiak ezin dira ebatzi adimen artifiziala erabiliz.
2024-07-27 (11:00 - 00:00)
OpenGune - Hitzaldien gunean
Hitzaldi honetan, ikusiko dugu AA sortzailearen zabaltze azkarrak nola aldatu dituen lan-merkatua eta, oro har, gure bizitzako alderdi guztiak urte gutxian. Ezagutuko ditugu AA sortuz geroztik eta 2020an GPT3 sortu bitartean izandako aldaketa guztiak, egun bizi ditugun berrikuntza bizkorrak eta gure ibilbide profesionalari eragin diezaioketen erronka nagusiak, industriatik, osasunetik zein hezkuntzatik begiratuta. Atzean ez geratzeko garatu beharko ditugun gaitasun bigun zein gogorren berri ere izango dugu. Azkenik, etorkizunari begiratuko diogu ikusteko zer joera helduko diren laster guregana eta zer planteatzen digun automatizazio berriak: lan berriak, ondorio etiko eta sozialak, eta hori guztia arautzeko esparrua. Hitzaldiaren helburua aldaketa hori guztia ezagutzea eta haren ondorioetarako prestatzea da, bai eta berezitasun kezkagarriaren etorrera aurreikustea ere.
2024-07-27 (16:00 - 00:00)
OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean
Istorioak asmatzea gustatzen zaizu? Bideojoko oso bat imajinatu duzu, baina ez dakizu programatzen? Tailer praktiko honetan erakutsiko dizugu nola eman bizia ideia horiei, kode-lerro bat bera ere ikasi beharrik gabe.
Bideojokoen oinarriak, diseinua eta osagaiak ikusiko ditugu, eta GDDa (jokoaren diseinuaren dokumentua) egiten ikasiko duzu. Gero, Knytt Stories + mailen editorea erabiliz, minijoko bat sortuko duzu pausoz pauso, mailak, etsaiak, erronkak eta zailtasunak eta guzti; azkenik, esportatzen ikasiko duzu eta edonon jokatu ahal izango duzu.
2024-07-27 (10:00 - 00:00)
OpenGune - Joko gunean
Zure bideo-jokoa hutsetik sortu nahi duzu nola egiten den orain arte jakin ez baduzu ere?
Parte hartu gure tailer espezializatuan, eta ezagutu minijoko-sorkuntzaren mundu zirraragarria. Tailerrean, bideo-joko bat sortzeko behar diren funtsezko tresnak ezagutuko dituzu, eta bideo-joko bat sortuko duzu hutsetik, aldez aurretik ezagutzarik izan gabe ere. Halaber, doako programen bidez gaian sakontzen jarraitzeko behar dituzun ezagutzak zeureganatuko dituzu.