2025-01-22 - Agenda

Nola hitz egin konfiantzaz kameraz, zure eskaintzaren balioa transmititu eta zure entzuleengan eragin

Enpresa Digitala

2025-01-22 (10:00 - 00:00)

Tailer honen helburua da oinarrizko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea, eskaintzen duzuna aurkezten duzunean edo kamerari hitz eginez saltzen diozunean, gaitasunaz eta balioaz gain, konfiantza eman dezazun.

Info gehiago

Plan Digital batek zure ekintza digitalak antolatu eta neurtzen ditu. Zure ahaleginak errentagarri bihurtu eta emaitzak bermatzen ditu

Enpresa Digitala

2025-01-22 (09:30 - 00:00)

Tailerraren helburua da enpresei beren ekintza digitalak eguneratzen laguntzea, eta ahaleginak eta baliabideak antolatzen, neurtzen eta errentagarriago egiteko erabakiak hartzen laguntzea, emaitza hobeak lortzeko.

Negozio digitalen arduradunentzat eta enpresetako marketin-arduradunentzat da tailerra, hau da, digitalki non dauden eta bide egokitik doazen, norantz joan behar duten, nola eta zer ekintza diren egokienak jakiteko Plan Digital bat landu nahi dutenentzat, eta, horrekin guztiarekin, itzulera, presentzia, posizionamendu, bereizketa, bezero eta salmenta hobeak lortu nahi dituztenentzat.

Info gehiago

IoT-rako aplikazio mugikorrak garatzea programazio bisuala erabiliz

Enpresa Digitala

2025-01-22 (09:00 - 00:00)

Gauzen Interneten (IoT) ekosisteman, smartphonea funtsezko gailu gisa nabarmentzen da. Sistemaren terminal eramangarri bat izanik, aukera ematen du noiznahi eta nonahi informazioa ikusteko, jakinarazpenak jasotzeko, aginduak bidaltzeko eta sistemaren konfigurazio-parametroak doitzeko. Horregatik, funtsezkoa da garatzera goazen IoT proiektuetan integratzeko aukera ematen duten aplikazioak sortzeko gai izatea telefono mugikorretarako.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2024 abendua hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
678
1415
18202122
232425
26
272829
3031