2025-02-11 - Agenda

Automatizatu zure lana Robocorparekin eta AArekin

Enpresa Digitala

2025-02-11 (09:00 - 00:00)

Bakarrik lan egin dezala zure ordenagailuak

Harrapatuta sentitzen zara etengabe zure denbora eta energia kontsumitzen duten ohiko zereginetan? Demagun teknologiak egiten dituela jarduera aspergarri horiek zure ordez, eta benetan axola dizunari eta gustuko duzunari eman diezaiokezula arreta. Zoragarria, ezta? Bost orduko tailer praktiko honek goitik behera aldatuko du zure lan egiteko modua, edozein zeregin zure ordenagailuan automatizatuz.

Ikasiko duzu adimen artifiziala, Robot Framework lan-inguruneari aplikatua, zure aliatu ezin hobea izan daitekeela, zure lanari baliorik ematen ez dioten eguneroko zeregin horiek automatizatzen dituelako. Utzi alde batera beharrezkoak ez diren egitekoak, eta gozatu denbora gehiago zure ongizate profesionala eta zure proiektuen kalitatea benetan sustatzen duten zereginez.

Info gehiago

SUPERSET, kode irekiko aginte-koadroak sortzea

Enpresa Digitala

2025-02-11 (09:00 - 00:00)

Datuak erabakiak hartzeko funtsezko eragile bihurtu diren honetan, erabakigarria da datuak analizatzeko tresna egokiak izatea. Apache Superset kode irekiko plataformarekin, azkar eta eraginkortasunez arakatu, bistaratu eta parteka daitezke datuak. Programatzen aditua izan gabe aginte-koadro interaktiboak eta bistaratze aurreratuak sortzeko doako soluzio sendo bat bilatzen duten profesionalentzat bikaina da.

Ikastaro hau zerotik hasita Apache Superset-en potentzial osoa aprobetxatzen ikasteko diseinatua dago. Datu-baseak lotuko dituzu, bistaratze ikusgarriak sortuko dituzu, eta ikasiko duzu nola bihurtu datu konplexuak zure lantalderako informazio argi eta baliagarri. Hori guztia era arin eta errazean egingo dugu, edozein erabiltzailek (izan teknikaria edo ez) tresna honi probetxurik handiena atera diezaion.

Info gehiago

Ezagutu Figma, elkarlaneko diseinu digitalerako ezinbesteko tresna.

Enpresa Digitala

2025-02-11 (09:30 - 00:00)

Diseinu digitalean interesatuta zaude eta ez dakizu nondik hasi? Merkatuko tresnarik ezagunenetako bat erabiltzen ikasi nahi duzu? Egin bat gure ordubeteko doako webinarrarekin, eta eman lehen urratsak interfaze profesionalak eta elkarlaneko proiektuak sortzeko.

Zergatik parte hartu webinarrean?

  • Diseinu digitalaren mundua ezagutzeko aukera izango duzu, aurretiko esperientziarik gabe.
  • Ikasi nola aldatu dezakeen Figmak zure ideiak lantzeko eta komunikatzeko modua.
  • Ezagutu proiektuak sortzeko inspiratuko zaituzten adibide praktiko eta erabilera-kasuak.

 Ez galdu aukera hau! Eman izena orain eta hasi zure bide sortzailea Figmarekin.

 

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2025 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
     12
8
9
141516
2223