2025-02-27 (09:30 - 00:00)
Prestakuntza jardunaldia, Microsoft Copilotek, gure produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzeko diseinatutako AAko laguntzaileak, dituen ahalmenak esploratzeko.
Deskubrituko duzu nola erabili Copilot aplikazio batzuetan, esaterako, Excel, Word, PowerPoint eta Outlook aplikazioetan, eta nola baliatu Microsofteko lainoko lan ingurunean laguntzaile pertsonala izateko duen ahalmenaz. Deskubrituko duzu, halaber, zer funtzionaltasun berritzaile dituen Teams-en eta Power Automat-en.
2025-02-27 (09:30 - 00:00)
Ikasi zure negozioaren helburuetara egokitutako e-mail bidezko marketineko estrategia bat sortzen, saltzeko kanal indartsu eta eraginkor bilakatuko baita.
Gai izango zara zure publikoa segmentatzeko, kanpainak helburu jakin batekin planifikatzeko eta interesa, konfiantza eta ekintza eragiten dituzten e-mailak idazteko.
Horrez gainera, aztertuko duzu adimen artifizialak nola lagundu diezazukeen ideiak sortzen, kanpainak egituratzen eta zure denbora optimizatzen, pertsonalizazioa eta eraginkortasuna alde batera utzi gabe.
2025-02-27 (09:00 - 00:00)
Ikastaro honetan, Prompt Engineering teknikak baliatuz ChatGPT teknologia modu eraginkorragoan nola erabili aztertuko dugu.