2025-03-05 (09:00 - 00:00)
Datuak erabakiak hartzeko funtsezko eragile bihurtu diren honetan, erabakigarria da datuak analizatzeko tresna egokiak izatea. Apache Superset kode irekiko plataformarekin, azkar eta eraginkortasunez arakatu, bistaratu eta parteka daitezke datuak. Programatzen aditua izan gabe aginte-koadro interaktiboak eta bistaratze aurreratuak sortzeko doako soluzio sendo bat bilatzen duten profesionalentzat bikaina da.
Ikastaro hau zerotik hasita Apache Superset-en potentzial osoa aprobetxatzen ikasteko diseinatua dago. Datu-baseak lotuko dituzu, bistaratze ikusgarriak sortuko dituzu, eta ikasiko duzu nola bihurtu datu konplexuak zure lantalderako informazio argi eta baliagarri. Hori guztia era arin eta errazean egingo dugu, edozein erabiltzailek (izan teknikaria edo ez) tresna honi probetxurik handiena atera diezaion.
2025-03-05 (10:00 - 00:00)
Ezagutu software-testingeko azken joerak eta hobetu zure garapenen kalitatea!
Softwarearen garapenaren mundu zorabiagarrian, testinga funtsezko pieza bihurtu da kalitatea, errendimendua eta segurtasuna bermatzeko. Bat egin online jardunaldi honekin. Bertan aztertuko ditugu testing-eko joera berrienak eta nola inplementatu garapen eraginkorragoa eta sendoagoa lortzeko.
2025-03-05 (09:30 - 00:00)
Ikastaro honek adimen artifizialeko hizkuntza-ereduen munduan murgilduko zaitu erabat eta zehaztasunez. Zehazki, ChatGPT eta egungo merkatuan dituen lehiakide nagusiak sakonki aztertu eta alderatuko ditu. Hau da: Gemini, Claude eta Copilot.
Ikuspegi praktiko baten bidez, sakonki aztertuko ditugu bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak, haien erabilera batzuk eta benetako erabilera-kasu ugari, hartara, eredu eta plataforma bakoitzak dituen berezko indarguneak eta mugak modu integralean uler ditzazun. Azterketa horri esker, ereduak ebaluatzeko eta zeure behar espezifikoen arabera egokiena hautatzeko behar diren tresnak lotuko dituzu.
2025-03-05 (12:00 - 00:00)
Emakumearen Nazioarteko Eguna (8M) dela eta, sormenaren, teknologiaren eta estrategia digitalaren arloetan emakumezko talentua ikusgai jarri eta nabarmendu nahi dugu. "Lidergo sortzailea eta digitala emakumeen esku" hiru jardunaldi online dira, eta emakumeen talentua sustatzeko diseinatu dira, sormenaren, teknologiaren eta estrategia digitalaren esparruetan.
Saio hauetan, hiru profesionalek beren ezagutza eta esperientzia partekatuko dituzte, tresna sortzaileei, komunikazio persuasiboaren teknikoei eta bezeroen eskuraketarako estrategia digitalei buruz.
Hiru emakume. Hiru saio. Helburu bakarra: emakumeen lidergoa sustatzea sormenaren, komunikazioaren eta estrategia digitalaren arloetan.