2025-03-10 (09:00 - 00:00)
Adimen artifizialeko eta sare neuronaletako oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzu, aldez aurretiko esperientziarik edo programazio-ezagutzarik izan beharrik gabe. Adibide praktikoen, tresna grafikoen eta ingurune aurreratuen bidez, sare neuronalen ereduak aplikazioetarako nola entrenatu ikasiko duzu, bizitza errealean hainbat alorretan erabil ditzazun (besteak beste, marketina, industria, medikuntza eta gauzen Internet edo IoT).
2025-03-10 (09:30 - 00:00)
ChatGPT izan zen gure eskuetara iritsi zen AA sortzailean oinarritutako elkarriketazko lehen txat tresna. Denbora dezente igaro da tresna hori iritsi zitzaigunetik, eta adimen artifizialeko ereduak asko hobetu dira. Baina ez bakarrik OpenAI, Google edo Anthropic enpresenak, baita kode irekiko ereduak ere.
Eredu horiek hainbat abantaila dituzte eredu jabedunen aldean, beraz, oso interesgarria da gaur egun dituzten aukerak eta jarduera maila ezagutzea. Horretarako, jardunaldi honetan erakutsiko dizugu kode irekiko zer eredu nagusi ditugun eskuragarri, bai eta zein puntutan dauden, nola erabil ditzakezun eta merkatuan dauden tresna nagusiekin dituzten desberdintasunak ere.