2025-06-12 (09:00 - 00:00)
Tailer honen helburua da Angular framework tresnari buruzko ezagutzak hobetzea, kalitatezko aplikazioak garatzeko eta horien mantentze-lanak hobetzeko. Frameworkak dakartzan berrikuntza batzuk ere ikusiko ditugu, garapena sinplifikatzen eta gure aplikazioen kalitatea hobetzen lagunduko digutenak.
2025-06-12 (09:30 - 00:00)
Estrategia praktiko eta modernoak erabiliz zure marka hedabideetan posizionatzen ikasiko duzu. Zure webgunea prestatzen, prentsa-ohar erakargarriak idazten eta prentsa-txosten profesionalak sortzen ikasiko duzu. Gainera, ikusiko duzu adimen artifizialak nola lagundu diezazukeen ideiak sortzen, edukiak optimizatzen eta zure mezuak pertsonalizatzen, kazetarien eta hedabide espezifikoen atentzioa erakartzeko.
2025-06-12 (09:00 - 00:00)
Ikasi Microsoft Copilot Studio erabiliz agente adimendunak diseinatzen eta pertsonalizatzen, negozio-arlo desberdinetako prozesuak optimizatzeko eta produktibitatea hobetzeko. Tailer praktiko bat da, eta bertan Copilot Studio erabiliz chatbot bat sortuko da. Chatbot horren bidez, erabiltzaile batek enpresa (fikziozko bat) baten barne-dokumentazioari buruzko galderak egin ahal izango ditu.
Microsoft Copilot Studio erabiliz chatbot pertsonalizatuak sortzen ikastea, sektore anitzeko benetako kasu batean aplikatuz. Chatboti SharePoint-en gordetako dokumentuei buruzko kontsultak egin ahal izango zaizkio, eta Teams-en argitaratuko da, beste erabiltzaile batzuek harekin elkarreragiteko aukera izan dezaten. Beharrezko baldintza da honako lizentzietako bat izatea:
2025-06-12 (09:00 - 00:00)
Ezagutu nola sortu AAko laguntzaile pertsonalizatuak enpresa produktibitatea bultzatzeko.
Barnetegi Teknologiko honetan, OpenAI, NotebookLM, Copilot Studio, Hugginface eta Langchain bezalako plataformak erabiltzen ikasiko duzu irtenbide praktikoak garatzeko, datuen analisietarako eta bezeroaren arretararako ere bai. Eraldatu zure negozioa adimen artifizialarekin!
2025-06-12 (09:00 - 00:00)
Sormenerako lehen prestakuntza integrala. Izan ere, sortzaile gisa urrutira iristeko ez da nahikoa zure alde sortzailea garatzea.