2025-07-10 - Agenda

ChatGPT Prompt Engineering eraginkortasunez erabiltzea (euskaraz) (online)

Enpresa Digitala

2025-07-10 (09:00 - 00:00)

Ikastaro honetan, Prompt Engineering teknikak baliatuz ChatGPT teknologia modu eraginkorragoan nola erabili aztertuko dugu.

Info gehiago

NIS2 zuzentaraua: ondorio tekniko eta legalak ETEentzat

Enpresa Digitala

2025-07-10 (09:30 - 00:00)

NIS2 zuzentaraua (Network and Information Security Directive) zibersegurtasunaren arloko Europako lege-esparruaren eguneratze bat da, eta 2024ko urritik aurrera aplika daiteke. Zuzentarau honen helburua da zibersegurtasun-intzidentzien aurrean erantzuteko gaitasuna  eta erresilientzia hobetzea sektore garrantzitsu eta funtsezkoetan: zerbitzu digitalen operadoreak, azpiegitura kritikoak, funtsezko zerbitzu-hornitzaileak, eta abar.

Enpresa txiki eta ertain askori ez die zuzenean eragiten tamainagatik, baina baliteke zeharka zenbait baldintza betetzera behartuta egotea sektore kritikoetan jarduteagatik edo zuzenean eragiten dion enpresa baten hornidura-katearen parte izateagatik.

NIS2 prestatzea eta ezagutzea abantaila da lehiakortasunean, eta enpresa-arriskuak kudeatzeko tresna giltzarria da egungo ingurune digitalean.

Info gehiago

Stack teknologikoa AAren eragileentzat: funtsezko tresnak eta frameworkak (Online)

Enpresa Digitala

2025-07-10 (15:30 - 00:00)

AA Sortzailearen eragileen arrakasta ez dago soilik erabilitako hizkuntza ereduaren menpe, horiek oinarri duten stack teknologikoaren menpe ere badago. Datuen azpiegitura, eta enpresa tresnekiko integrazioa ere bai;  osagai bakoitzaren hautaketak sistemaren eskalagarritasunean, segurtasunean eta eraginkortasunean eragin dezake.

Jardunaldi honetan, AAren eragileen garapenean gehien erabiltzen diren tresnak eta frameworkak arakatuko dira, hizkuntza ereduak zein biltegiratze sistemak, ezagutza kudeatzekoak, antolaketakoak eta zabalkundekoak ere bai. Funtsezko alderdiak jorratuko dira, hala nola tresnen arteko interoperabilitatea, datuen kudeaketa eraginkorra eta eragileen arkitektura moldagarriak eta jasangarriak eraikitzeko estrategiak.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2025 uztaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
 56
8111213
141617181920
21222324252627
28293031