2025-09-24 - Agenda

Ikus-entzunezko produkzio-etxea zure ordenagailuan. Bideo-adimen artifizial generatiboak

Enpresa Digitala

2025-09-24 (09:00 - 00:00)

Bideo-adimen artifizial generatiboak ikus-entzunezko ekoizpen apalenak betetzen ari dira, duela gutxira arte aurrekontu handiak bakarrik har zitzaketen plano harrigarriekin.

Tresna horiek eraiki duten paradigma berriak ideia eta sormena jartzen ditu erdigunean, ez hainbeste horiek sortzeko trebetasun teknikoak, orain arte beti izan baitira bereizgarriak.

Info gehiago

Nola automatizatu zure enpresaren eragiketak (eta dozenaka ordu aurreztu) Airtableri esker (online)

Enpresa Digitala

2025-09-24 (09:30 - 00:00)

Zure enpresak eskulan gehiegi kudeatzen ditu?
Benetan behar duzunera egokitutako tresnak falta zaizkizu?

Web mintegi honetan ikusiko duzu nola eraiki ditzakezun neurrira egindako tresnak diru asko inbertitu beharrik gabe, Airtable erabiliz.

Airtable hodeiko plataforma bat da, kalkulu orri baten onena (Excel edo Google Sheets, esaterako) eta datu base baten funtzionaltasunak uztartzen dituena.

Koderik gabeko tresna bat da; beraz, programatzen jakin gabe erabil dezakezu.

Tresnak, halaber, informazioa modu bisual eta kolaboratiboan antolatzeko, automatizatzeko eta kudeatzeko balio du.

Info gehiago

Barnetegi Teknologikoa - Adimen Artifiziala Marketinean: inplikazioak, aplikazioak eta kasu praktikoak sektore turistikoan (BASQUETOUR)

Enpresa Digitala

2025-09-24 (09:00 - 00:00)

Barnetegi Teknologikoa 9 ordutako formakuntza saio berezia da turismo sektorean Inteligentzia Artifiziala Marketinetan nola bideratu ezagutarazteko. 

Info gehiago

Automatizazio eta robotika industrialeko inguruneetako zibersegurtasuna

Enpresa Digitala

2025-09-24 (09:15 - 00:00)

Industria Automatizazioko eta Robotikako Zybersegurtasunari buruzko jardunaldi espezializatu batera gonbidatzen zaitugu. Sektorean eragina izango duten egungo eta etorkizuneko esparru arautzaileak izango ditu ardatz jardunaldiak, hala nola NIS2 edo Zyberresilientzia Araudia (CRA). Araudi horiek R&A teknologien balio-kateko eragile guztiei (fabrikatzaileei, integratzaileei, garatzaileei eta azken erabiltzaileei) nola eragingo dieten aztertuko dugu.

Sei enpresa espezializaturen eskutik, lege- eta teknika-ondorioak ulertzeko, araudi-aldaketei aurrea hartzeko eta egokitze-estrategiak partekatzeko aukera bikaina. Zure jarduera automatizazioarekin, robotikarekin edo segurtasun digitalarekin lotuta badago, jardunaldi honek Europako esparru berriaren erronkei aurre egiteko funtsezko ikuspegia emango dizu.

 

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2025 urria hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  
4
5
1112
1819
212223242526
2728293031