2025-11-12 (09:00 - 00:00)
Datuak eta hauen tratamendua alderdi kritikoa bilakatu dira enpresen ezagutzaren eremu guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stockak, produktibitatea, errendimendua, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digital ekintzen jarraipena, web analisia, sare sozialak…). Gero eta handiagoa da merkatuan dauden datu inteligentzia eta analisi tresnen eskaintza, hauen helburua da soluzioa ematen ahalegintzea enpresa hauek duten analisi eta bistaratze beharrari.
2025-11-12 (09:30 - 00:00)
Web-pentesting ikastaro honetan web-aplikazioetako kalteberatasunak identifikatzeko eta ustiatzeko oinarrizko teknikak erakutsiko zaizkie ikasleei. Burp Suite erabiliko da laborategi-ingurune seguru batean. Aplikazio komertzialetan dituzten benetako kalteberatasunak aztertuko eta ustiatuko dira, ikaskuntza eraginkorra eta praktikoa lortzeko asmoarekin.
Web-pentestinga funtsezko diziplina bat da zibersegurtasunean, eraso-bektoreen ehuneko handi bat Interneten ikusgai dauden web-aplikazioetan zentratzen baita.
2025-11-12 (09:30 - 00:00)
Ikastaro honetan, ikusiko dugu adimen artifizial sortzailea benetan tresna erabilgarria izan daitekeela datuak analizatzeko: aukera ematen dizu patroiak hautemateko, informazio baliotsua ateratzeko eta enpresa-erabaki informatuago eta estrategikoagoak hartzeko.
Ikuspegi praktiko baten bidez, sakonki aztertuko ditugu tresna eta metodologia eguneratuenak eta eraginkorrenak. Goitik behera eta errotik eraldatzen ari dira erakunde modernoek beren datuak biltzen, prozesatzen, aztertzen eta erabiltzen dituzten modua, lehia-abantaila nabarmena emateko.
2025-11-12 (09:30 - 00:00)
3 orduko tailer trinko hau parte hartzaileak Microsoft SQL Server y Power BI erabiliz datu eredu eraginkorren sorkuntzan gidatzeko diseinatuta dago, modelatze,optimizazio eta diseinu analitikoko praktika onenak aplikatuz.
Gainera, Microsoft Fabric plataforma arakatuko da, datuen arkitektura modernoek nola eboluzionatzen duten ulertzeko, bertaratuen ekipoetan lizentziarik eta cloud ingurunerik behar izan gabe.
Xede publikoa: Microsofteko datuen ekosisteman hasierako edo erdiko maila duten eta modelaketaren eta optimizazioaren gaineko ulermena indartu nahi duten profesionalei zuzendua:
2025-11-12 (09:30 - 00:00)
Datuak aztertzen eta eredu analitikoak sortzen aritzen den eta egunero datuak arakatzen, prestatzen eta eraldatzen jarduten duten pertsona ororentzat da tailer hau.
Aldez aurretik ezagutzak edukitzea ez da beharrezkotzat jotzen.
Datuak eraldatzeko eta garbitzeko zereginak erronka askori aurre egitea dakar. Hasteko, kanpotik datozen datuak hartzen dira. Sarritan, datu ezezagunak dira eta formatu desegokia dute. Eredu semantiko eraginkorra sortzea da erronka.
Horregatik, tailerra oso praktikoa da. Arazoak eta konponbideak lantzen dira, eta tailerrera etorritakoei aktiboki parte hartzeko aukera ematen zaie.
Helburua da eredu semantikoaren kalitatea bermatzea, Power Queryren ingurunetik transformazioak eta ekintzak aplikatuz.