2025-11-19 (09:00 - 00:00)
Adimen artifiziala industriak goitik behera iraultzen ari den mundu honetan, mugarri dira Hizkuntza Eredu Handietan (HEH) oinarritutako eragileak. Eragile horiek AAko sistema aurreratuak dira. Hizkuntza naturala prozesatzeaz gain, gai dira erabakiak hartzeko, zeregin konplexuak modu autonomoan gauzatzeko eta kanpoko tresnak (APIak, bilaketa-motorrak, kalkulagailua, datu-baseak, etab.) erabiltzeko.
2025-11-19 (09:30 - 00:00)
Aldaketa ugariko eta ziurgabetasun handiko testuinguru batean bizi gara. Gure proiektuek ez dituzte betetzen deadlineak. Bezeroekin eta hornitzaileekin izaten ditugun borrokek zapuztu egiten gaituzte, eta ez digute laguntzen emaitza hobeak lortzen. Denbora asko ematen dugu proiektuak zenbatesten eta planifikatzen, eta, gauzatzen ari garenean, bezeroak bere beharrak aldatzea erabakitzen du. Ezin al zuen lehenago pentsatu?
2025-11-19 (09:30 - 00:00)
Ikastaro hau aurretik esperientzia duten diseinatzaileentzat diseinatuta dago, Figman dituzten trebetasunak hurrengo mailara eraman nahi dituztenentzat. Ikasturtean zehar, funtzio aurreratuetan sakonduko dugu diseinu-prozesua optimizatzeko eta diziplina anitzeko taldeen arteko lankidetza hobetzeko.
Prototipatzeko teknika konplexuekin, diseinu moldagarriarekin, animazio aurreratuekin eta lan-fluxu arinekin lan egiten ikasiko dugu.
2025-11-19 (11:00 - 00:00)
Turismo negozioari bereziki egokitutako marketing digital plan oso baten diseinuan zentratutako tailerra. Helburu argi eta neugarriak definitzea, estrategia eraginkorrak garatzea eta online kanalen bidez bezeroak erakartzeko ekintza zehatzak planifikatzea landuko dira.