2026-03-11 (09:00 - 00:00)
Microsoft 365 Copilotek, lan ingurunean eguneroko produktibitatea iraultzeko diseinatutako AAko laguntzaileak, dituen gaitasunak arakatzea, eta Microsoft 365eko tresna nagusiekin nola dagoen integratuta eta agenteak sortuz pertsonalizatzeko duen ahalmena erakustea.
2026-03-11 (09:30 - 00:00)
Hurrengo ostegunean, martxoaren 11n, Tabakalerak EMAKUMEKIN-en bigarren edizioa hartuko du; sormena, etika eta emakumeen lidergoa nola eragin dezaketen teknologia garatu eta aplikatzeko moduetan hausnartzeko jardunaldi inspiratzailea izango da.
Aurtengo ardatza "Kode Propioa" kontzeptua da. Algoritmoz eta automatizazioz betetako mundu honetan, jardunaldiak azpimarratzen du emakumeen begirada, sentiberatasuna eta etika direla Adimen Artifiziala humanizatzeko ezinbesteko kode iturria. Teknologiaren erritmo bizkorraren aurrean, beharrezkoa da berrikuntza ez ezik, horren atzean dagoen ikuspegi humanoa zaintzea eta erdigunean jartzea.
Goiz osoan zehar, hiru dimentsio nagusi jorratuko dira: estrategia, sormena eta etika. Aurtengo edizioan ikuspegi hauek indartu egingo dira, Macarena Estevez bezalako adituen ekarpenari esker —datuen gobernantzan eta analitikan erreferentea—, teknologia arduratsu eta orekatu baterantz hurbiltzeko. Beatriz Laskurainek moderatutako solasaldiak ikuspegi horiek lotuko ditu, teknologia pertsonen ikuspegitik berriz pentsatzeko gune bat irekiz. Jardunaldian, genero- eta gizarte-sesgoen identifikazioa, eragin sozialak eta etika sendo baten beharra izango dira ardatz, baita komunikazioaren homogenizazioak sortutako erronkak ere. Azkenik, Macarena Estevez izango da sormenaren eta datuen gobernantzaren arteko uztarketa modu arduratsuan eta estrategikoan azaltzen.
2026-03-11 (09:30 - 00:00)
Zibersegurtasuna estrategiko bihurtu da euskal enpresen lehiakortasunerako, batez ere digitalizazioa bizkortzen eta segurtasun-gorabeherak areagotzean ari diren honetan. SPRIk, “Zibergorabeheren simulazioak” programaren bidez, aukera praktiko bat eskaintzen die enpresei benetako eraso baten aurrean erantzuteko duten gaitasuna probatzeko eta, hala, antolakuntzaren, alderdi teknikoaren eta komunikazioaren aldetik dituzten ahuleziak identifikatzeko.
Jardunaldi honetan azalduko dugu zer metodologia erabiltzen den simulazio horietan, zertarako balio dezaketen eta zer onura dituzten, eta, benetako esperientzietatik abiatuta, adibide praktikoak eta jardunbide egokiak erakutsiko ditugu. Zehazki, fikziozko enpresa batean izandako Ransomware-motako zibergorabehera baten simulazio-ariketa bat egingo dugu.