2026-05-14 (09:30 - 00:00)
Zibersegurtasuna ezinbestekoa da enpresen bideragarritasunerako eta biziraupenerako, defentsa-eredu tradizionala zaharkitua gelditu delako. Erasotzaileen eta segurtasun-ekipoen arteko arrakala handitzen ari da; erasotzaileak gero eta azkarrago eta automatizatuago aritzen dira, eta segurtasun-ekipoek akidura kronikoa dute alerta-kopurua ezin dutelako kudeatu. AAk erakundeei beren estrategiak modernizatzen nola lagundu diezaiekeen azalduko dugu jardunaldi honetan. Gorabehera kritikoei azkarrago erantzuteko balio du, baita hasierako sistema zurrunen mugak gainditzeko ere, sistema horiek gizakien esku-hartzearen mende baitzeuden esklusiboki.
Jardunaldi honetan, adimen artifizialak zibersegurtasunaren alorrean duen zeregina aztertuko da, eta arreta berezia jarriko zaie hizkuntza-eredu handiei (LLM) eta AA agentikoari. Teknologia horiek egungo arriskuak eta mehatxuak hobeto ezagutzen eta ulertzen nola lagundu dezaketen aztertuko da, eta nola erabili daitezkeen zibererasoak detektatzeko, erantzuteko eta arintzeko.
Jardunaldian, zenbait erabilera-kasu erakutsiko dira, zeinetan AAk erantzute-denborak murrizten baititu eta defentsa-neurrien eraginkortasuna areagotzeko balio baitu, patroi anomaloei antzemanda, erasoei aurrea hartuta, gorabehera aztertzeko prozesuak optimizatuta eta zeregin kritikoak automatizatuta. Halaber, aztertuko da AAk nola erraztu dezakeen segurtasun-gorabeherak ahalik eta azkarren eta zehatzen konpontzea, eta, hala, giza taldeei lagundu ingurune konplexu eta dinamikoetan erabakiak hartzen.
2026-05-14 (09:00 - 00:00)
Ikastaro honen helburua da AA seguruaren arloa erakundeen barruan ezartzea. Jardunaldia bukatutakoan, bertaratuek ikuspegi praktikoz jakingo dute nola instalatu LLM hizkuntza-eredu ireki eta pribatuak, lokalean konektatuta, eta nola hitz egin modu seguruan formatu estandarretatik beren datuak erabiliz. Europar Batasunaren AI Act lege berriak ezarri dituen eta gaur egun bete behar diren arauak ere ezagutuko ditugu.