2026-05-27 (09:00 - 00:00)
Barnetegi Teknologikoa 8 orduko tailer trinko eta praktikoa da, enpresaren eguneroko jardunean AA sortzailearen erabilera modu praktikoan txertatzeko.
Edizio honetan Google Gemini, Gemini PRO eta Notebook LM izango ditugu ardatz, bereziki hauen erabilera Google Workspace ekosisteman (Docs, Gmail, Calendar, etab.) txertatuta. Tailerrak, gainera, bloke espezifiko bat eskainzten du mota honetako zerbitzuekin lan egitean pribatutasuna, segurtasuna eta erabilera arduratsua lantzeko.
2026-05-27 (09:30 - 00:00)
Web-pentesting ikastaro honetan web-aplikazioetako kalteberatasunak identifikatzeko eta ustiatzeko oinarrizko teknikak erakutsiko zaizkie ikasleei. Burp Suite erabiliko da laborategi-ingurune seguru batean. Aplikazio komertzialetan dituzten benetako kalteberatasunak aztertuko eta ustiatuko dira, ikaskuntza eraginkorra eta praktikoa lortzeko asmoarekin.
Web-pentestinga funtsezko diziplina bat da zibersegurtasunean, eraso-bektoreen ehuneko handi bat Interneten ikusgai dauden web-aplikazioetan zentratzen baita.
2026-05-27 (09:00 - 00:00)
Cyber Resilience Act (CRA) araudiak zibersegurtasun-esparru berri bat ezarriko du Europar Batasunean, eta elementu digitalak dituzten merkaturatutako produktuei eragingo die. Bereziki garrantzitsua izango da fabrikatzaileentzat, software-garatzaileentzat, integratzaileentzat eta enpresa teknologikoentzat; izan ere, produktuaren bizi-ziklo osoan bete beharreko zibersegurtasuneko nahitaezko baldintza batzuk ezarri ditu, eta araudia betetzea beharrezkoa izango da Europako merkatuan sartzeko.
Diseinutik bertatik produktu seguruagoak eskatzeaz gain, CRAk hauen inguruko betebehar batzuk jasotzen ditu: kalteberatasunak kudeatzea, segurtasun-eguneratzeak, dokumentazio teknikoa, erabiltzaileari informazioa ematea eta, kasu jakin batzuetan, aktiboki ustiatutako gorabehera eta kalteberatasunen jakinarazpenak.
NIS2 zuzentaraua (Network and Information Security Directive) zibersegurtasunaren arloko Europako lege-esparruaren eguneratze bat da, eta 2024ko urritik aurrera aplika daiteke. Zuzentarau honen helburua da zibersegurtasun-intzidentzien aurrean erantzuteko gaitasuna eta erresilientzia hobetzea sektore garrantzitsu eta funtsezkoetan: zerbitzu digitalen operadoreak, azpiegitura kritikoak, funtsezko zerbitzu-hornitzaileak, eta abar.
NIS2 prestatzea eta ezagutzea abantaila da lehiakortasunean, eta enpresa-arriskuak kudeatzeko tresna giltzarria da egungo ingurune digitalean.
Jardunaldi honetan, araudiaren edukia, aplikazio-eremua eta tamaina eta sektore desberdinetako operadore ekonomikoen eta enpresen betebeharrak aztertuko dira, enpresetara bideratutako ikuspegi argi eta praktikoa emanez.
2026-05-27 (09:00 - 00:00)
Basquetour eskualdeko tailerra 5 orduko tailer praktikoa da (hamaiketa barne), Adimen Artifizial Sortzailea edozein sektoretako profesionalengana hurbiltzeko diseinatua, aurretiko ezagutzarik behar gabe. Jardunaldian zehar, parte-hartzaileek ChatGPT, Gemini, Copilot… bezalako tresnak erabiltzen ikasiko dute eta AA Sortzaileko beste aplikazioak ezagutuko dituzte, teoria eta praktika-ariketak uztartuz.
Basquetour eskualdeko tailerrak AA Sortzailerako sarrera eskaintzen du modu erraz, eskuragarri eta hutsetik. Tailerrean zehar, parte-hartzaileek teknologia hauek eguneroko lanean eta hainbat sektoretan —turismo-sektorea barne— nola aplika daitezkeen aurkituko dute. Gainera, erabilera eraginkor eta arduratsu bat bermatzeko aukerak, mugak eta praktika egokiak landuko dira.