2026-05-28 - Agenda

Barnetegi Teknologikoa: Ikasi zure automatizazio propioak AArekin hutsetik sortzen

Enpresa Digitala

2026-05-28 (09:00 - 00:00)

Barnetegi Teknologikoa 8 orduko jardunaldi trinko eta praktikoa da,  tailerrean egingo den lana erakundean apllikatzen hasteko diseinatuta.


Tailer honetan benetako prozesuak automatizatzea izango dugu ardatz, baita fluxu hauetan txertatutako AA agenteen erabilera-kasuak aztertuz, zeregin errepikakorretan efizientzia irabazteko. Hau guztia azalpen argien, ariketa praktikoen eta eta zuzeneko demostrazioen bitartez.

 

Helburuak:

  • Automatizazio modernoen oinarriak (abiarazleak, ekintzak, datuak, integrazioak) ulertzea eta noiz duen zentzua automatizatzeak.
  • Enpresetan aplika daitezkeen automatizazio-fluxuak diseinatzen ikastea Make, n8n eta Power Automate erabiliz, benetako erabilera-kasuetatik abiatuta.
  • AA agenteen kontzeptua aurkeztea, eta nola uztartu automatizazioekin sailkapena, idazketa, laburpena, bideratzea edo informazioa balidatzea bezalako zereginetarako.
  • Zure erakundean aukerak identifikatzea eta erabilera-kasuen lehenengo lehentasun-zerrenda prest izatea.

 

Info gehiago

Segurtasun-gorabeherak

Enpresa Digitala

2026-05-28 (09:30 - 00:00)

Ingurune digitala gero eta interkonektatuagoa denez, segurtasun-gorabeherak etengabeko kezka dira pertsonentzat eta erakundeentzat. Mehatxu zibernetikoak etengabe ari dira eboluzionatzen: malware- eta ransomware-erasoak, datu sentikorrak filtratzea eta sistema kritikoetara baimenik gabe sartzea. Gorabehera bat dagoenean ez bagaude prest eta ez badakigu erantzun egokirik ematen, ondorio larriak egon daitezke; datuak galdu ditzakegu, gure ospea kaltetu dezake, edo galera ekonomiko handiak izan ditzakegu.

Tailer honek gorabehera horiek modu eraginkorrean identifikatzeko, kudeatzeko eta arintzeko behar diren tresnak eta estrategiak eskaintzen ditu. Gorabehera-motak, azkar eta eraginkortasunez erantzuteko jardunbide egokiak eta eraso baten eragina murrizteko modua landuko da. Gainera, gorabeheretan erantzuteko plan bat eratzeko eta etorkizuneko mehatxuen aurkako defentsak indartzeko metodoak aztertuko dira. Ikastaroa amaitutakoan, edozein segurtasun-gorabehera gertatzen denean zer egin jakingo duzu, eta aktibo digitalen babesa eta eragiketen jarraitutasuna bermatuko dituzu.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
    
1
23
8910
1617
222324
3031