2026-06-16 (09:00 - 00:00)
Lehen edizio arrakastatsuaren ondoren, CyberIndustry Congressen bigarren edizioa egingo da Bilbon 2026ko ekainaren 16an eta 17an, eta, hala, zibersegurtasunaren balio-kate osorako urteko erreferentziagune gisa sendotu da.
Kongresuak Espainiako eta —gero eta gehiago— nazioarteko erreferentzia bihurtzeko asmo sendoa du. Horretarako, Espainiako eta mundu zabaleko lehen mailako hizlariak bilduko ditu, bai eta dibulgatzaileak, enpresa liderrak, startupak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak, inbertitzaileak eta erakundeetako eta sektoreko agenteak ere. Hori guztia teknologiaren alderdi gizatiarra eta aniztasuna ahaztu gabe, horiek baitira beharrezko eboluzioaren zutabeak. Esparru horretan, programak Women4Cyber ekimen europarraren track espezifiko bat izango du, bai eta prospektiban eta pertsonen paper nagusian adituak diren dibulgatzaileen parte-hartzea ere.