2026-06-18 - Agenda

Seguru eraikitzea: zerbitzari gabeko APIen babes integrala

Enpresa Digitala

2026-06-18 (09:00 - 00:00)

Ikasi zerbitzaririk gabeko APIen ahuleziak identifikatzen, eta aplikatu segurtasun-neurri profesionalak bost orduan bakarrik, hodeitik.

Produkzioan dauden aplikazio guztiek erasoen aurkako babesa behar dute. Tailer honetan ikasiko duzu nola detektatu eta zuzendu ditzakezun segurtasun-akats nagusiak zerbitzaririk gabeko aplikazioetan, eta zer jardunbide egoki inplementatzen dituzten enpresek beren APIak babesteko, hodeian, tokiko instalaziorik gabe.

Tailer guztiz praktikoa da; aurreko tailerraren jarraipena izan daiteke, baina ez da beharrezkoa hura egin izana, APIekin esperientzia baduzu. AWS Cloud9 ingurunean lan egingo duzu; zerbitzaririk gabeko API bat babesaren ikuspuntutik aztertuko duzu, eta segurtasun-neurriak progresiboki aplikatuz joango zara AWS zerbitzuak erabiliz, hala nola Secrets Manager, Lambda Authorizer, CloudWatch eta beste tresna natibo batzuk.

Info gehiago

Open LLM Basque Day

Enpresa Digitala

2026-06-18 (09:00 - 00:00)

Ikerketatik benetako hedapenera

Ekainaren 18an, osteguna, Iberdrola dorreko 29. solairuan egingo da Open LLM Basque Dayren lehen edizioa: AA eredu irekiei buruzko jardunaldia, hori baita zure enpresak bere datuak, bere azpiegitura eta bere AAren kostua kontrolatu eta hornitzaile itxi baten mende egon gabe egoteko duen aukera.

Eredu itxiek mendekotasun berri bat ekarri diote zure enpresari: non bizi diren zure datuak, nola hedatzen diren zure ereduak eta zer kostu duen horiek eskalatzeak jada ez dira zuk hartzen dituzun erabakiak. Jardunaldia zuzendari eta AAko arduradunentzat pentsatuta dago, datuaren kontrolari eta subiranotasunari uko egin gabe beren erakundean AA txertatu nahi dutenentzat.

Ikerketatik benetako hedapenera

Goizean, lau ikuspegi osagarri jarriko ditugu mahai gainean:

  • Eredu irekien ekosistemak gaur egun duen egoera eta norantz doan.
  • Europar bokazioarekin eredu irekiak eraikitzen dituztenen ikuspegia.
  • Eredu irekien hedapenerantz aurrera egiten ari diren enpresen esperientziak.
  • Proiektu hauetan laguntzen duten hornitzaile eta zentro teknologien ikuspuntua.

Dena enpresa hizkuntzan: datuaren kontrola, kostua, betetzea eta azpiegitura.

Zergatik da interesgarri zuretzat bertan egotea?

Enpresako AAren hurrengo hamarkadan, aukeratzen duzun eredua ez ezik eredu hori zenbateraino kontrolatzen duzun ere erabakigarriak izango delako. Eredu irekiei esker posible izaten ari da ekoizpenean AA zabaltzea, datuak laga gabe, faktura aldakorrik izan gabe eta kanpoko hornitzaile baten bide orriaren menpe egon gabe.

Jardunaldi honek aukera ematen digu hori nola egiten ari den ikusteko, lehen pertsonan, goiz batean, eta dagoeneko mahai gainean duzun erabakirako irizpide argiekin ateratzeko.

Nor egongo den agertokian

Eraikitzen ari den programalaster eguneratuko da gainerako hizlariekin, enpresa-kasuekin eta mahai-inguruarekin. Orain arte baieztatutako hizlariak:

Iberdrola dorrea (29. solairua) Bilbo
Osteguna, 2026ko ekainaren 18a | 09:00h

Plazak mugatuak dira. Eman izena agortu baino lehen.

 

Info gehiago

Nork bete behar du ibilgailuetarako zibersegurtasunari buruzko Europako UNECE/R155 araudia?

Enpresa Digitala

2026-06-18 (09:00 - 00:00)

Automobilgintzaren ekosistemaren parte den orok kontuan izan behar du 2024ko uztailaz geroztik arau batek nahitaezko egiten duela mugikortasuna zibersegurua izatea. UNECE/R155 da arau hori, eta irauli egin ditu bai automobilgintza eta bai industria horrekin erlazionatutako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak (hornitzaileak, floten operadoreak, integratzaileak, eraldatzaileak, mugikortasun-enpresak, etab.). Araudi horrek zure erakundeari eragiten diola uste duzu?

Ibilgailu konektatuak, mugikortasun elektrikoa eta mugikortasun-azpiegiturak direla eta, zibererasoak jasateko arriskua duen eremua geroz eta handiagoa da. Testuinguru horretan, arrisku horiek ulertzea lehiarako abantaila bihurtu da sektoreko enpresa ororentzat.

Ikastaro honetan, araudiaren benetako ondorioen ikuspegi argia emango zaie haren eraginpean dauden automobilgintzaren eta mugikortasunaren sektoreko eragileei.

Info gehiago

Segurtasuna eta sendotasuna adimen artifizialeko sistemetan

Enpresa Digitala

2026-06-18 (09:30 - 00:00)

Azken urteetan, oso azkar hedatu dira adimen artifizialeko sistemak, eta horrek, zibersegurtasun tradizionalak estaltzen ez dituen ahultasunak ekarri ditu, batez ere manipulatuak izateko arriskua duten ereduei, datu ez-fidagarriei eta ingurune dinamikoei eragiten dietenak. Behar-beharrezkoa da arriskuak ebaluatzeko eta sendotasuna indartzeko erabil daitezkeen irizpide tekniko eta praktikoak izatea.

Jardunaldian, adimen artifizialeko sistemen segurtasunaren eta erresilientziaren erronka nagusiak landuko dira, ikuspegi tekniko eta aplikatu batetik. Ikasketa automatikoko ereduetako benetako ahuleziak aztertuko dira. Adibide zehatzak aurkeztuko dira, ordenagailu bidezko ikusmenekoak eta hizkuntza naturalaren prozesamendukoak, besteak beste. Egungo defentsa-teknikak aztertuko dira: entrenamendu sendoak, monitorizazio-mekanismoak eta anomaliak detektatzea. Fundazio-ereduei eta AAko hornidura-kateei lotutako arrisku berriei buruz hitz egingo da. Ikuspegi praktikoak berrikusiko dira, ikasketa automatikoaren bizi-zikloan segurtasuna integratzeko. Helburua da irizpide teknikoak ematea AAko sistemak ebaluatzeko, diseinatzeko eta benetako mehatxuetatik babesteko.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 ekaina hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
567
1314
172021
2425262728
2930