Gaur egun hiru dira gure jardun-eremu nagusiak: euskararen normalizazioa, herritarren parte-hartzea eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna. Gure helburua, berriz, honako hau da: gizartean hainbat esparrutan eraikuntza kolektiboan lan eginez, hobekuntza lortzeko zerbitzuak eskaintzea, parte-hartzean eta berdintasunean oinarrituta, eta hizkuntza gutxituak bereziki kontuan izanda.