Aekren xedea Euskal Herria euskalduntzea da eta hori lortzeko normalizaziorako eremu guztietan egiten dugu lan:
-Ezagutza: hizkuntzaren ikaskuntza eta trebakuntza.
-Erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak.
-Sustapen soziala.
Duela 40 urtetik gora eratu ziren lehenengo Gau Eskoletatik gatoz zuzenean. Hortaz, historia eta esperientzia luzea dugu eta denbora horretan guztian beti ibili gara aurrera begira, ikasteko bide eraginkor eta berrien bila, metodologia eta materialetan behin eta berriro ideia eta aukera berriak uztartzen.