2019-06-07
11:00
Enpresarean TBren zuzeneko berri bat izango dugu ekainaren 7an, ostirala, 11:00etan. Honakoan Xebax Christy Euskal Moneta elkarteko lehendakaria izango dugu Euskoaren inguruan hizketan. 'Zein abantaila eskaintzen ditu Euskoak ekonomiarentzat eta enpresentzat?', horixe izango da hitzaldiaren izenburua.
Euskoa Euskal Herriko tokiko moneta osagarria da; 2013ko urtarrilaren 31z geroz erabiltzen da Ipar Euskal Herrian. Eusko batek euro bateko balioa du eta Euskal Moneta elkarteak kudeatzen du. Elkartea molde demokratikoan gobernatua da; hamar bat langile eta berrogeita hamar bat borondate oneko laguntzaile baditu.
Euskoa zergatik eta zertarako erabili azalduko digu Christyk Enpresarean TBren zuzenekoan.
Euskal Moneta elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria du, 'Bidean' maila.