Enpresarean TB

Zuzenean

Enpresarean TB - Blaitu Kluba

2025-02-28
11:00

2023-2024 ikasturtean sortu zuten Blaitu Kluba Orereta Ikastolan, LHko eta DBHko hainbat ikaslerekin eratuta. Helburu nagusia da ikastolako komunitatean euskararen erabilera hauspotzea eta horretarako ikus-entzunezko edukiak sortu eta grabatzen dituzte, HH, LH eta DBHko ikasleek eta euren familiek ikus ditzaten.

Iñaki Zapirain eta Jon Alustiza dira Blaitu Klubaren arduradunetako bi eta ekimenaren nondik norakoak kontatu dizkigute Enpresarean TB-ren atal honetan.

Bai Euskarari komunitateko kide da Orereta Ikastola eta 'Zerbitzua eta lana euskaraz' ziurtagiria du.

Ezagutu Euskararen Mapa.