AIOps-aren etorkizuna: LLMSen potentziala eta haren LLMOps eragiketa (Online)
Enpresa Digitala
2024-09-20 (09:00 - 00:00)
AIOps terminoak —lehen aldiz Gartnerrek sortua— adimen artifiziala ITko eragiketak automatizatzeko eta hobetzeko erabiltzeari dagokio. Arlo horretan, badira dagoeneko ikerketa-ildo finkatuak, askotariko gaiak jorratzen dituztenak, hala nola errendimendua monitorizatzea, erabilgarritasun-arazoak detektatzea edo softwarearen kalitatea aztertzea. Baina nahikoak al dira? Benetan arintzen ote diete lana DevOps edo operadore-ingeniariei? Egiazko laguntza ote da haientzat?
Jardunaldi honetan, soluzio horien egungo irismena islatzen saiatuko gara. Eta ikusiko dugu, gure iritzi apalean, zer egin behar dugun —eta nola— soluzio errazagoa eta eskuragarriagoa izan dadin, generikoagoa eragiketa-mundurako. Gure planteamendua da adimen artifizial sortzailean oinarritutako laguntzaileak baliatzea hori lortzeko, kontuan izanik iraultza handia ari direla eragiten, tresna ahaltsuak baitituzte garapenaren eta kodetzearen esparruan, bai eta ibilbide oparoa ere esparru askotan. Hizkuntza Eredu Handien (LLM) produktibizazioa bera da horietako bat, bai eta operazionalizazioa eta hedapena ere, LLMOps eta beste zenbait metodologia berrirekin.