2013-05-17 - David
Ekintzaileentzako laguntzak Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) bidez babestutako proiektuetarako.
Enpresa proiektu berrientzako finantza laguntzak, baldin eta industri arloko proiektu berritzaileak edo horiekin lotutako zerbitzuetakoak badira. Proiektu horiek EBZ baten laguntza izango dute ideia heltzeko eta enpresa martxan jartzeko faseetarako. Bi laguntza mota emango dira:
1.- Pertsona edo talde sustatzailearentzako LAGUNTZA PROZESURAKO DIRU-LAGUNTZAK, ideia heltzeko eta Enpresa Plana egiteko prozesuan zehar eta proiektua martxan jarri arte. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira.
2.- Enpresa Plana gauzatzeko behar diren inbertsioetarako FINANTZAKETA LAGUNTZAK; izan ere, Luzaro Kredituaren Finantza-etxearekin hitzartutako hitzarmenaren arabera formalizatuko diren maileguen finantzaketa kostua gutxituko da.
2010eko abenduak 16, IRAGARKIA. (EHAA 240zk./2010) , HUTSEN ZUZENKETA, ondoko iragarkiarena: «Iragarkia, Ekintzaile Programa aldatzeko dena» |
2010eko urriak 25, IRAGARKIA. (EHAA 205zk./2010) , «Ekintzaile» Programa aldatzeko dena. |
2010eko maiatzak 11, IRAGARKIA. (EHAA 86zk./2010) , «Ekintzaile» programarena; programa honen bidez, pertsona ekintzaileei laguntza emango zaie Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (CEI) bidez babestutako proiektuetarako. |
Hasiera data: | 2013/01/01 |
Amaiera data | 2013/12/31 |
Ebazpena: | Diru-laguntza jaso duten enpresen zerrenda interesatu guztien eskura egongo da SPRI, S.A.n. |
Ebazteko epea: | Laguntza prozesurako diru-laguntza Eskaera EBZn aurkeztu eta 3 hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena. Finantzaketa lortzeko laguntzak Luzaro EFCk laguntza onartu edo ukatu dela jakinaraziko dio hala onuradunari nola SPRIri, eskaera jaso eta hilabeteko epean, Luzaron bertan. |