2014-01-30 - David
E.A.E.n Industria ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak gauzatzeko diru-laguntzak.
Jakintza berri baliagarriak sortzea eta xedetzat izatea produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak sortzea, interes estrategikoa duten teknologiak txertatzea edo patente berriak eta oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresa berriak sortzea, interes estrategikoa duten industri ikerketako proiektu integratuak sustatuz, lagungarri izan daitezen enplegua sortzeko eta euskal produkzio-sarearen posizio teknologikoa hobetzeko.
Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuen artean lehentasuna izango dute Jarduera Eremu zientifiko-teknologiko estrategikoek, interes berezia izan dezaketen beste batzuk baztertu gabe. Hona hemen eremuak:
Onuradunak
�
EBAZPENA, 2013ko abenduaren 24koa (EHAA 248zk./2013) , Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da Etorgai programaren 2014ko ekitaldiko deialdia, betiere industria ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak Euskal Autonomia Erkidegoan egiteko laguntza-programa (Etorgai programa) arautzen duen Aginduan ezarritako esparruaren barruan. |
�
2011ko azaroaren 30eko AGINDUA. (EHAA 246zk./2011) , Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketarako eta garapen esperimental estrategikorako proiektuak egiteko laguntza-programa (Etorgai programa) arautzen duena. |
AGINDUA, 2013ko abenduaren 4koa (EHAA 242zk./2013) , Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak -izaera estrategikokoak- burutzeko laguntza-programa arautzen du agindua aldatzekoa. Etorgai Programa. |
�
Hasiera data: | 2014/01/01 |
Amaiera data | 2014/02/28 |
Aurkezteko azken eguna: | 2014/02/28 |
Ebazteko epea: | 6 hilabete, laguntzen deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe horren ostean ebazpenik adierazten ez bada, diru-laguntzaren eskaera ukatu dela ulertu beharko du interesatuak. Programa amaitutakoan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako diru-laguntzen zerrenda. |
Informazio gehiago: